HAUR ZAINTZA HEZIGARRIA

Eskola hasi aurretik eta eskola amaitu ondoren GOIZEKO EDO ARRATSALDEKO ZAINTZA Zerbitzua  aurrera eramateko BEGIRALE HEZITZAILEAK eskaintzen ditugu.

Zerbitzu hau lana eta familia bateragarri egiteko lagungarria izan daiteke.

Beteko diren ekintzak haurren adin eta beharrei egokituko zaie eta ordutegia ikastetxe bakoitzak aukeratuko du.

Zerbitzu honetan eskaintzen duguna, honako hau da:

  • Begiraleen kontratazioa eta Gizarte Segurantzan alta ematea
  • Erantzun Zibil Orokorreko Asegurua
  • Ordezko langileen kostua