ZER DA OPORRETAN EUSKARAZ?

1989. urtean. Oporretan euskaraz udaleku irekiak sortu ziren Donostian erroldatuta dauden 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.

Euskaraz gozatzeko eta dibertitzeko gunea da Oporretan euskaraz. Gainera bizitzen ikasten ari garenez, jarrera egokiak lantzeko aukerak ere jorratzen ditugu.

Auzoka aritzen gara eta elkartze guneetan biltzen gara haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrak. Ekintza desberdinak daude antolatuta adinka eta ondorioz bilerak eta jolas-saioak desberdinak dira haur eta lehen hezkuntzako haurrentzat.

Gure helburuak lortzeko bitarteko nagusiak, jolas motibagarriak hizkuntzarekin uztartzea izango da batetik eta jarrera egokiak estrategia eraginkorren bidez helaraztea.

Programa honen tresna garrantzitsuena, beraz, jolasa izango da. Haurrekin egunero erabiliko dugun metodologia erabat dinamikoa eta parte hartzailea da. Lehentasuna da haurrek ondo pasatzea eta dibertitzea benetan aipatutako helburuak lortu nahi badira.

Udalekuak helburu bikoitza du:

Batetik, haurrek urte osoan zehar eskolan ikasi duten euskara udako oporretan ez galtzea, eta ahal bada gehiago ikastea. Euskara ikasten ari diren haurrei, hitz egiteko erraztasuna har dezaten eta euskaraz jarduteko gaitasuna areagotzeko aukera eman nahi zaie.

Bestetik, giro euskalduneko haurrei hilabeteko aisia eta jolas aktibitatea eskaini nahi zaie, udako hilabete horretan, familia girotik kanpoko aisialdia bere hizkuntzan bizi ahal izan dezaten. Opor garaia denez, udalekua jolas giro alaian egingo da, Donostia ere hobeto ezagutuz eta elkarbizitzarako baloreak landuz.

Udalekuek gaurko gizartean funtzio ezberdinak betetzen dituzte gainera:

  • Gurasoentzat: gehienetan haurrak nonbaiten "uzteko" aukera bezala ikusten dute, urtean zehar eskolak bete duen funtzioa jarraituz. Baina badira haurrak erlazionatzeko edota jolasten gozatzeko bidaltzen dituztenak ere.
  • Haur eta gazteentzat: erlazionatzeko, ingurune berriak ezagutzeko, ohikoak ez diren ekintzak burutzeko, balore nahiz helburu batzuen baitan hazteko.
  • Begirale hezitzaileentzat: komunitate/errealitate batekiko konpromisoa gauzatzeko aukera, sarrera ekonomiko gisa, arlo teorikoa praktikan jartzeko, errealitate/ingurune berriak ezagutzeko aukera eta beste hezitzaileekin elkarrekintza burutzeko aukera suposa dezake.
  • Gizartearentzat: egoera sozio-ekonomiko gutxiagotuetan dagoen jendearen partaidetza bultzatu/ahalbideratu, heziketa eremu berrien onarpena suposatzen du.

 

JASOTZE PUNTUAK
A eredukoentzat
Koldo Mitxelena Kulturgunea
B eta D eredukoentzat
Aiete: Etxadi auzoa (borroto)
Alde Zaharra: Konstituzio plaza
Altza:

Harrobieta plaza

Larratxo plaza

Amara: Easo plaza
Pio XII.a plaza (Osakidetza)
Irun plaza (Arcco)
Antiguo: Jose M. Sert plaza
Bidebieta: Kiroldegia
Egia: Martin Santos plaza (Plaza handi)
Gros: Nafarroa Behera plaza
Intxaurrondo: Mons pasealekua 76
Loiolako Erribera: Barcelona hiribidea 15
Martutene: Arantzazuko Ama ikastola