ZER DA HAURRAK BETI JOLASEAN?

Jarduera hau eskola ezberdinetan eta era jarrai batean 1991-1992 ikasturtetik aurrera eramaten ari da.. Aurten 858 haur ditugu Donostiako 19 eskoletan.

Proiektu honek, euskara erabiltzeko eta hobetzeko aukera ematen du. Jolasa da bitarteko nagusia eta, era berean, haurrak euskara erabiltzeko ohitura hartzen du ikasgelaz kanpoko jardueretan. Ez da euskara ikasteko programa bat, erabileraren poderioz haurrek hizkuntza maila hobetzen duten arren.

Haurrek ordubete pasatzen dute begiralearekin jokoak, abestiak, antzerkiak, esku-lanak eta jarduera ludikoak egiten euskaraz, giro lasaian. Begiraleak saiatuko dira haurrak ahalik eta gehien komunikatu eta hitz egin dezaten, ondo pasatuz eta euskaraz soilik hitz eginez.

Saioetan ekintzen arteko alternantzia ematen da, errepikapena garrantzitsua da hizkuntzaren atal desberdinak barneratzen joan ahal izateko, jolasak adinera moldatuak egon behar dira eraginkorrak izan daitezen eta jolasen aurkezpen eta girotzeak sekulako garrantzia dute hizkuntza  batean murgildu daitezen.

Hiru hilean behin gurasoek jasoko dute landutako programazioaren laburpena eta haurrari buruzko txosten laburra. Maiatzean inkesta bat pasatuko da iritzia jasotzeko.

Proiektu honek hiru programazio desberdin ditu:

HH4 - HH5 - LH1

HH4 - HH5 - LH1

LH2 - LH3 - LH4

LH2 - LH3 - LH4

LH5 - LH6

LH5 - LH6

 

Zuen eskolan proiektu hau aurrera eraman nahiko bazenute, gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 45 33 34 telefonoan.