ZER DA "Haur Zaintza aktiboa: EUSKARAZ JOLAS"?

Orain dela 12 urte, "Haur Zaintza aktiboa: EUSKARAZ JOLAS" sortu genuen bi intentzioekin:

  • Haurrak eskola-ordutegitik kanpoko hezkuntza-ekintzetan euskara era ludiko eta normalizatuan erabiltzeko. Ekintza hauetan hezitzaileek haurrak zainduz taldeko ekintzak burutuko dituzte, umeak euskara erabili ahal izateko eta ondo pasatzeko: eskulanak, jolas kooperatiboak, talde dinamikak, etab.
  • Ikastetxeei jolasteko, ondo pasatzeko eta zaintzeko prest dauden begirale hezitzaileak eskaintzeko. KIRIKETAN enpresako hezitzaileek ikastetxearekin harreman zuzena dute eta gehienetan hezkuntzarekin zerikusia duen ikasketak burutzen ari dira edo bukatu dute.

 

Gipuzkoako 12 ikastetxeek Kiriketaneko hezitzaile profesionalengan konfiantza erakutsi dute ekintza hauek antolatzeko garaian.

"Haur Zaintza aktiboa: EUSKARAZ JOLAS" jarduerak ekintza desberdinak biltzen ditu: Goizeko edo arratsladeko gela, Jangela, Ludoteka edo Klase partikularrak.

Ikastetxe bakoitzak ondo datorkion ordutegia erabakitzeko aukera izango du:

  • Goizeko edo arratsaldeko gela: Goizeko edo arratsaldeko zaintza aktiboa
  • Jangela: Eguerdiko zaintza aktiboa
  • Haurtzaindegia: Gurasoak eta irakasleak bilduta daudenean haur zaintza aktiboa
  • Ludoteka: Gabonetan eta Aste Santuan
  • Udalekuak: Itxiak edo Irekiak
  • Ibilaldiak: Eskolako ibiladiak

 

Zure ikastetxean begirale hezitzaileak beharko bazenitu haur zaintza hezigarria bideratzeko, ez zalantzarik izan eta jar zaitez gurekin kontaktua: 943 453334