ZER DA IRAKASLE ETA HEZITZAILEENTZAKO TAILERRAK?

Proiektu honen helburua haurren heziketan eragin zuzena duten pertsonei, laguntza eskaintzea da.

Heziketa ez da gauza erreza, eta gurasoei batik bat, umeen jarreren aurrean nola jokatu ez digu inork erakusten.

Hezkuntzan adituak direnak ere hainbat egoeren aurrean ezjakina edota zalantzak izaten dituzte. Horregatik, tailer eta hitzaldi hauek bizikidetzan, garapen emozionalean eta hezkuntzan eragiten lagunduko digute, parte-hartzaileen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Jorratuko den gaia eta parte-hartzaileen arabera, metodologia eta ordutegi desberdinetan lan egingo dugu, beharren arabera eskola-ordutegi edo eskolaz kanpoko ordutegietan.

Gai guztiak tailer modura aurkeztuak badaude ere, kurtso, hizketaldi edo hitzaldi modura ere prestatu daitezke.

 

Katalogo honetan azaltzen ez den beste gairen bat interesatuko balitzaizueke, tailer pertsonalizatuak ere antolatuko genituzke. Konpromisorik gabe lasai galde ezazue