Haurrak beti jolasean

HAURRAK BETI JOLASEAN jarduera eguerdian burutzen da Donostiako ikastetxeetan.

Astean zehar, 5 eta 10 ordu bitarteko lana sortu daiteke.

Astean behin, ekintzak prestatzeko ordu beteko bilera burutu beharko da.

Jakin dezazun HAURRAK BETI JOLASEAN jardueran lan egiteko betebehar hauek derrigorrezkoak direla:

  • 18 urte beteta izatea.
  • C1 edo baliokidea den euskara titulua. Ez baduzu titulurik, formularioa ez bete mesedez.
  • Haur hezkuntza edo Lehen hezkuntza Graduak, Pedagogia, Psikologia edo Gizarte Hezkuntza ikasten aritzea; edo Begirale titulua izatea.
  • Haur taldeetan esperientzia izatea eta agiri batez ziurtatu ahal izatea.

Oporretan euskaraz

Donostian burutzen da.

Ordutegia honako hau da:

Haur Hezkuntzako haurrekin goizeko 9:30etatik 13:30etara burutzen da.

Lehen Hezkuntzako haurrekin 9:30etatik 13:30etara, eta astean behin, asteazken edo ostegunean, 9:30etatik 17:30etara.

Astean behin ekintzak prestatzeko bilera burutu beharko da.

Jakin dezazun OPORRETAN EUSKARAZ jardueran lan egiteko betebehar hauek derrigorrezkoak direla

  • 18 urte beteta izatea.
  • C1 edo baliokidea den euskara titulua. Ez baduzu titulurik, formularioa ez bete mesedez.
  • Haur hezkuntza edo Lehen hezkuntza Graduak, Pedagogia, Psikologia edo Gizarte Hezkuntza ikasten aritzea; edo Begirale titulua izatea.
  • Haur taldeetan esperientzia izatea eta agiri batez ziurtatu ahal izatea.
  • Ekainean burutzen den ikastaroan parte hartzea.

Euskaraz jolas

Astean zehar, 5 eta 10 ordu bitarteko lana sortu daiteke.

Jakin dezazun EUSKARAZ JOLAS jardueran lan egiteko betebehar hauek derrigorrezkoak direla:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Euskara ondo menperatzea.